Educaweb, 2012/01/27
Alderdi guztietako politikari espainiarrek luzaroan aldarrikatu dituzte, lau haizetara, lanbide-heziketako sistema dualaren abantailak. Gure herrialdeko hezkuntza eta lan arazoak eredu hau inportatuta konponduko liratekeela ematen du. Eredu horri jarraiki, geletako prestakuntza teorikoa enpresetako prestakuntza praktiko ordainduarekin uztartu litzateke.
(Educaweb).
DFB / BFA, 2012/04/20
Aldundiak aurreikusitakoaren arabera, datozen lau urteetan Bizkaiko 8.000 gazteren laneratzea erraztuko da.
Praktiketako kontratuetan soldaten % 30 diruz lagunduko da eta 5.000 eurorainoko laguntzak emango dira 30 urtetik beherako pertsonak kontratatzeko.
Halaber, autoenplegua sustatuko da. Horretarako, enpresa bat sortu edo autonomo bihurtzen diren gazteei gehienez 5.000 euroko diru-laguntza emango zaie.
10.000 eurorainoko 150 bikaintasun-beka emango dira atzerriko unibertsitate eta zentro ospetsuetan ikasteko.
(DFB / BFA).
Deia, 2012/04/17
Gelako ikasle-kopuruaren legezko muga % 20 igotzea (Euskadin, Lehen Hezkuntzako muga 25 ikaslekoa da eta Bigarren Hezkuntzakoa 30ekoa); Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleei gutxienez 25 eskola-ordu ezartzea eta Bigarren Hezkuntzakoei 20 (ordutegia, orain, 24 eta 25 ordukoa da Lehen Hezkuntza eta 18-21ekoa DBHn); 10 egunetik beherako bajak ez estaltzea; Lanbide Heziketa bi ikasturte atzeratzea (2.000 orduko zikloak).
(Deia).
GIZARTE ZIENTZIAK EGUN - Weblog
"PISA" izeneko nazioarteko ebaluazioetan lortutako emaitzak direla-eta, Finlandiak ospe handia lortu du eta hezkuntza-sistemaren eredu bihurtu da. Erraz irakur daitekeen artikulu honetan herrialde nordiko horren sistema osatzen duten elementurik garrantzitsuenak birpasatuko dira.
(GIZARTE ZIENTZIAK EGUN - Weblog).
Deia, 2012/01/27
Wert ministroak argitu duenez, berrikuntzak ez du 16 urtera arteko nahitaezko eskolaratzea urtez beheititzerik planteatzen.
(Deia).
El País, 2012/01/13
Alejandro Yexu eta Eder Guerra batxilerreko bigarren maila ikasten ari dira Leioako St. George's English School deritzon ikastetxean. Hilabete batzuk barru biak hasiko dira unibertsitatean ikasten. Yexuk bi aukera ditu hautagai: Ingeniaritza edo Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (EAZ). Guerrak argiago dauka kontua: EAZ ikasiko du, baina oraindik ez daki non. Zalantzak argitze aldera, biak joan ziren atzo Unibertsitatearen arloko Orientaziorako Unitour Topagunera, Euskalduna Jauregira.
(Educaweb).
Educaweb, 2012/01/11
Egun hauetan, duela zazpi urte hasi eta egunera arte, Adecco Taldearen hautapen-aholkularitzak "Los + buscados" izeneko txostena argitaratu du. Txosten horretan, lanari begira etorkizunik onena duten lanbide profilak jasotzen dira.
(Educaweb).
Deia, 2011/12/23
EHUren Gobernu Kontseiluak aldeko hogeita sei botorekin, aurkako lau botorekin eta bi abstentziorekin onetsi zuen ingeniaritzen alorreko graduen eskaintzaren berrikuntza 2012-2013. ikasturterako.
(Deia).
Deia, 2011/11/18
Zenbat eta koalifikazio handiagoa izan, orduan eta aukera gehiago lana aurkitzeko eta eredu ekonomiko berria sendotuko duen hezkuntza eredua hobetzeko... Herriaren politika eta gizarte arloak egituratzen dituzten estamentu guztiek argi-argi daukate lehiakortasun handiagoa ekarriko duen balio erantsi handiko ekoizpen-ereduranzko trantsizioa bermatzeko prozedura egokia. Galdera, baina, honako da: norantz bideratu hezkuntza? Eta are garrantzizkoagoa dena: EAEren hezkuntza sistema, norabide egokian ote doa? Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak (EGAB) arazo horiek guztiak aztertu ditu, eta haren diagnostikoa argi dago. Hezkuntza eta ekoizpen-sistema elkarri bizkarra emanez ari dira jokatzen, eta horrek, noski, "merkatuak behar dituen koalifikazioen eskaintzaren eta eskariaren arteko ezdoikuntza" eragin du.
(Deia).
www.consumer.es, 2011/02/11
Irakaskuntza modalitatea hautatzeko, ikaslearen beraren inguruabarrak eta ikasteko duen estiloa eta erritmoa baloratu behar dira.
Graduondoko zuzeneko irakaskuntza eta urrutiko irakaskuntza bereizten dituen muga geroz eta lausoagoa da. Ikasleen beren arteko eta ikasleen eta irakasleen arteko komunikazio eta elkarreragin eraginkorra errazten eta sustatzen duten lankidetzarako tresna berriak orokor bilakatzeak ikasleei 'on line' prestakuntza aukeratzea galarazten zien oztopo handienetako bat ezabarazi du. Horrenbestez, zein irizpide erabili behar da metodologia bat ala beste hautatzerakoan?
(Consumer).
El pais, 2011/10/15

Zer da hobea: Estatu Batuetako Stanford-ekoa bezalako unibertsitate txikia izatea, Mexikoko UNAMen gisako unibertsitate erraldoia izatea ala, horien erdibidean, Bartzelonako Unibertsitatea lakoa izatea? Zer da hobea: herrialde batek unibertsitate gutxi ala asko izatea? Hobeak izate aldera, batu egin behar dira ala, bestela, espezializatu?
(El Pais).
Educaweb, 2011/10/10

CISek iraileko Barometroa aurkeztu du, nobedade handirik gabe: langabeziak jarraitzen du hiritarron kezkarik handienetakoa izaten. Izan ere, hiritarrongan eraginik latzena duen alderdia izateaz gainera, inkestatuen % 71,3aren ustez langabeziaren aurkako borrokak izan behar luke Espainiako gizartearen helburu nagusia heldu diren hamar urteetarako.
Educaweb guneko kideon aburuz, langabetu-portzentaje handia gutxitzeko tresnetako bat irakaskuntza eta lanbide arloetako orientazioa da.
(Educaweb).
Educaweb, 2011/10/10
Ministro Kontseiluak onetsi duenez, egun direnez gain, oraindik aurrera izaera ofiziala izango dute Unibertsitateko Gradu arloko 39 tituluk, Master arloko 105 tituluk eta Doktoretzako 5 egitarauk; horrela, guztira Gradu arloko 2.144 titulu, Master arloko 2.285 titulu eta Doktoretzako 1.615 egitarau izango dira. Oraindik aurrera, titulazio horiek guztiak Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan inskribaturik egonen dira.
Titulu berriok Hezkuntza Ministerioaren web orrialdean kontsulta daitezke:
(Educaweb).