Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailak uste du pertsonen garapen osoa, orekatua eta harmonikoa izan behar dela eta bere giza integrazio osoa ekarri behar duela, pertsona bakoitzak bere heziketa epearen bukaeran bere zaletasunekin zein aldez aurretik lortutako ezagutzekin bat datorren lanpostu bat lortzea ezinbesteko baldintza delarik.
Gazteen eta neurri eskasagoan agente sozialak duten lan-merkatuari buruzko ezagutza ezagatik, azken hauek giza orientatzaile moduan jokatzen dutela kontuan izanik, eta informazioa aldez aurretik izatea zein garrantzitsua den ikusirik, formakuntza-fase bakoitzean pertsona bakoitzari ikasketa edo lanbide aukera desberdinak hautatzeko,hobeto egokitzen zaizkion trebetasun eta zaletasunak kontuan izanik informazioa topatzeko erraminta bat garatu da web orrialde interaktibo baten bitartez.
Esandako web gunean, profil pertsonalen arabera, araututako formakuntza aukerak (Bizkaia eta lurralde mugakidekoak) aurkezten dira, baita aukeratutako heziketaren irtenbide profesional ohikoenak ere, betiere indarrean dagoen eskaintza eta araudian oinarrituz .